Navegacción del contenido actual
Destacamos
Argibideak:
- Ingurumen informazioa (Nafarroako Gobernua)
Informazioa eta dokumentazioa
Ikusi gure liburutegia. Ingurumen, iraunkortasun eta ingurumen hezkuntzan espezializatuta dago.
7.000 dokumentu baino gehiago ditugu grafiko eta ikus-entzunezkoen arloan.
Zalantzak argitzen ditugu eta materialak maileguz uzten ditugu –dibulgaziokoak zein teknikoak–.
Eskuragarri dauden izenburuak, argitalpenak eta materialak honako helbide honetan ikus ditzakezu: www.catalogobiblioteca.org
Bilatu Nafarroako ingurumen baliabideen gidaliburuan Nafarroako ingurumenari lotutako erakunde, entitate, elkarte eta enpresei buruzko informazioa, baita baliabideak (ekipamenduak, materialak) eta jarduerak ere.
Ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea: aholkularitza eskaintzen dizugu
Ingurumenaren arloko informazio eta parte-hartzeari buruzko eskubidea Espainiako legerian araututa dago: 27/2006 Legea, uztailaren 18koa, Europar Batasuneko bi zuzentarau hauek barne hartzen dituena 2003/4/EE eta 2003/35/EE.
27/2006 Legeak Ingurumen arloan informazioa eskuratu, herritarrek parte hartu eta justizia lortzeko eskubideak arautzen ditu eta, CRANAko zerbitzu guztiak biltzen dituen esparru bat ezartzen. Hartara, baieztatu egiten dira Ingurumena, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitzaren Departamentua (egun Landa Garapena eta Ingurumena) gu sortzera bultzatu zuten helburuak, ingurumen arloetan parte-hartzea eta informazioa sustatzeko tresna gisa.
Honako hauek dira, besteak beste, herritarren eskubideak ingurumenaren arloko informazioari buruz:
- Administrazio publikoek duten ingurumenari buruzko informazioa eskuratu ahal izatea
- Legeak ematen dizkion eskubideen berri izatea
- Aholkularitza jasotzea behar bezala egiteko
- Laguntza izatea informazioa bilatzean
- Jakitea informazio osoa edo haren zati bat zergatik ez zaion helarazten eskatutako moduan edo euskarrian
Ingurumen arloan parte-hartzea da norberaren eta bere komunitatearen bizitzan eragina duten aferei buruzko erabakiak partekatzea. Modu espezifiko batez, ahalbidetzen du herritarrak zuzenki inplikatzea ingurumen arloko arazoak ezagutu, baloratu, prebenitu eta zuzentzean. (Ingurumen heziketari buruzko liburu zuria Espainian).
Ingurumen arloan parte-hartzearen abantailak (Francisco Heras, CENEAM):
- Arazoak eraginkortasun handiagoz konpontzen dira
- Gizarteratzea sustatzen da eta komunitateak sendotzen dira
- Pertsonak bere ingurunearen zati identifikatzeko zentzua garatzen du
- Pertsona bakoitzaren ikaskuntza eta ingurumen erantzukizuna errazten du
- Gatazkei aurrea hartzen laguntzen du
- Hartutako erabakiak ulergarriak egiten ditu, eta zilegitasuna ematen die
- Erabakitako esku-hartzeen jarraipena errazten du
- Beharrezkoa da ziurgabetasunaren aurrean
Aholkularitza emanen dizugu dagokion administrazioa bilatzeko eta harekiko harremanetan jartzeko orduan, hori Informazio eta Dokumentazio arloaren helburuen zati baita.
Imprimir Compartir este contenido


